Pintura hedatua

Pintura hedatua sortzea helburutzat duen ariketa hau, aurreko ariketak egitera bultzatu ninduten interes berdinen inguruan garatzea pentsatua nuen, hau da, nere lanak hedatzea, beraien mugak gainditzea.
Argazki eta pinturaren inguruan egindako lanei, hirugarren ezaugarri bat eransteko beharra sentitu nuen, hortaz, eskultura edo formari interesatzen zaizkion hainbat ezaugarriekin lanean hasi nintzen; hala nola, argazki-pintura lan horiei gorputza emanez.
Horren bertzeko miresmena dietenez zuribeltzezko argazki berri eta zaharrei, objetu fetitxeetan bihurtzea bururatu zitzaidan.
Bai pintura, bai eskultura eta argazkiaren paradigmak zalantzan jartzeko nere nahiak alderatu gabe.
Hortaz, metalezko paper baten gainean plantxaren bidez tranferitutako egunkari irudi bati , horixka koloreko poliester geruza bat ezartzea erabaki nuen. Horrela, behin idortzean, zahar itxura hartuko zuelakoan.
Egindako bi froga ttiki:
                      
                 

Goialdean ikusitako irudiak, frogak bertzerik ez dira baina, nere intentzio nagusia, prozesu berdina, bigarren proposamenean egindako lau polaroid ttikietan gauzatzea zen.
Prozesuan eta ideietan bakarrik oinarritutako proiektutxoa denez, oraindik ez ditut froga bertzerik egin, eta materila berrien manipulazio zeharo kontrolatzen ez dudanez, bide ezberdinak eta gauz berriak deskubritzen eta probatzen ari naizela erran dezaket, gainera  ez ditut aldez aurretik nere proposamenak idei finko batera mugatzen.
Bertzerik gabe,ariketak helburutzat duen pintura hedatuaren ideiari egoki erantzuten ari naizelakoan, nere nahi guzi guzi hauek pixkanaka baina etengabe garatzen joango naizela erran dezaket.



Utzi iruzkina: