2.Proposamena

Bigarren lan honetan, lehenengo proposamenaren emaitza oinarritzat edo hasiera pausutzat hartuta, ezaugarri esanguratsuenak erradikalizatuta edo muturreraino eramanda, planteamendu bat sortu nahi izan nuen.

           - Mugimenduaren errepresentazioa

           - Argazki eta pinturaren arteko erlazioa/nahasketa

          - Dokumentazio jarrerarekin erlazioa.

Hortaz gainera, ezaugarri berrietan ere zentratu nahi izan nintzen.

          - Analogikoa eta digitalaren arteko desberdintasunak

          - Nere buruari erreferentzi zuzena ematea.

          - Argazki/pinturaren mugak gainditzea

Lehen proposamenean bezala, argazki propio batetik abiatu nintzen, baina ni neu agertzen nintzen agazki batetik. Iraganarekin erlazioa azpimarratu nahi nuenez, nere bizitzako lehen hilabeteko argazki  bat aukeratzea pentsatu nuen eta  oraindik  iragan horri garrantzi haundiagoa atxikitzeko, polaroid argazkiak erabili nituela erran beharra dut.

 

Digitalizaziotzat kontsideratzen genuena lanean aplikatu behar genuenez,  polaroid-a eskaneatu eta digitalizatzea pentsatu nuen, gero, berriz ere, pinturaren bidez analogikora bueltatzeko.Prozesuaren zati honetan ploterra erabili nuen polaroid-a kalitate onez tamaina haundian inprimatzeko.


Lan garaikidea izatea nahi nuen, garaiko digitalizazio "ospetsuarenganako" nere posizio propioaz hitz egitea nahi nuen.

Baina behin lana amaituta nuelarik lan kantitate gehiagoren beharra zeukala konturatu nintzen, hortaz, gai berdina zeukaten bertze lau polaroid-ekin lanean jarraitu nuen.

   

Kasu honetan, argazkiak paper fotografikoan eskaneatu eta inprimatu nituen, ondoren, aurrekoan bezala pinturaz estaltzeko.


Helburu nagusia,proposaturikoari egoki erantzuteaz aparte, bai pinturan eta bai argazkigintzan dauden paradigmak zalantzan jartzen saiatzea zen, bien arteko ezberdintasunak ahulduz eta nahastuz.

Ondorioz erran dezaket, lan honek proiektu baten itxura hartu duela, lan amaitu batena baino,epeengatik ez balitz, dimentsio haundiko lana bihur zitekeelako.Eta are gehiago , horretan lanean jarraitzeko asmoa eta interes haundia dudalako.


Bertzerik gabe, ikasgai hontako ariketarik interesagarriena dela erratea gustatuko litzaidake.

        


Utzi iruzkina: