1.Proposamena
Koadro hau gauzateko, jatorri ezberdinetako argazkien bidez sortutako konposaketa arrunta batetik abiatu nintzen. Nigan esanguratsuak ziren lau irudi ezberdin erabili nituen, dagoeneko aipatutako konposaketa osatzeko:
- Richter-en koadro bat
- Aspaldiko famili argazki batetik ateratako figuren kontornoa.
- Aspaldiko famili argazki batetik ateratako hildako baten irudia.
- 2008-ko udan ateratako lehengusuaren argazkia.
Lau irudien artean erlazio fisiko eta formal bat egotea nahi nuen, baina, erranahiaren aldetik zeukaten erlazioa edo harremana baztertu gabe.
Nire helburua, irasleak proposaturiko planteamenduari egoki erantzuteaz gain, konposaketa ez ohiko bat sortzea zen. Atmosfera berezi batean kokatu nahi nituen irudiak eta beraien artean komunikazioa edo harreman "moderno" bat sortuz (aurreko urteko lanekiko). Hala ere, ezin ditut aipatu gabe utzi, irudien itxurarekin erlazionatutako hainbat ezaugarri. Hala nola, argazkigintzaren eragina, intenporaltasuna, efektu fotografikoa pinturan eta figurazioarenganako dudan ahultasuna.
Ondorioz erran dezaket, lan hau nigan oso gertu dagoen proposamen bat dela, bai erranahiaren aldetik eta bai ezaugarri formalak erabiltzeko moduarengatik. Gainera kontu pertsonalei buruz hitz egiten duenez( nere iragana) eta aldi berean arte historiarkin erlazionatu daitekeenez (Richter-ri erreferentzia), lanaren aurreko ikerkuntzan asko murgildu nintzela somatu ahal da.
Gainera, askotan,koadroan bertan aritzea baino, aurreko prozesu guztiak gehiago erakartzen nau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: