Andramari Ikastola

IZAN GARELAKO, GARA, GARELAKO IZANGO GARA

  Iaz, Liburuaren Egunaren arira (apirilak 23), irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz,  Liburuaren Egunerako, Andra Mari Ikastolan liburu txuriaren txokoa sortu genuen. “Liburu txuria, iritziz josia” guraso bolondres batek egindako liburu erraldoia da, eta bertan gustuko liburuekiko ikasle, irakasle eta gurasoen iritziak jasotzen dira. Ikasleekin asmoa landuta, liburua egokitu den txokoa apaintzea erabaki zen, eta orain guztion parte hartze eta iritzien esperoan dago. Liburu jakin bati buruzko iritzia azaldu nahi duenak Andra Mari Ikastolan aukera du horretarako, eta bide b...


Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul Kanpainaren  helburu nagusiena irakur zaletasuna bultzatzea da. Helburu honi bultzada eman ahal izateko, kanpainaren barruan dauden ekintzen artean, JUUL BLOGAK antolatzea izan da. Blog hauetan, ikasle, guraso zein irakasleek  liburuen inguruko iritziak, gomendioak, iruzkinak ... , adierazi ahal izango ditugu. Hauxek dira martxan dauden hiru blog-en helbideak: http://liburutxiki.blogspot.com  (0-6 urte, gurasoak gurasoei liburuak gomendatzen) http://irakurzaletxiki.mundua.com (LH 3-4) http://irakurzale.mund...


1. saioan, bi lan talde antolatu ziren eta bakoitzak egin zituen ekarpenak bateratzeko astirik ez zuenez eman, beste saio bat antolatzea erabaki zen. 2. saioaren data eta ordua: Urtarrilak 19 (larunbata), goizeko 10:00etan, ekarpenak bateratzeko asmoz.  


Ikastolako familien %54aren erantzunak jaso ditugu,  Andra Mari Ikastolako IKT taldeak,  2007ko abenduan familiei teknologia berreien inguruan duten interesak, erabilera maila... ezagutzeko asmoz pasatu zuen inkestaz. Laister jakinaraziko dizkizuegu inkestaren ondorioak. Bitartean, IKT taldearen izenean,  mila esker parte hartzeagatik


Batzorde Orokorrak, Konfederazioko lan talde batek aurkeztutako zirriborroari ekarpenak egiteko, Andra Mari Ikastolako familia eta langile guztiei luzatzen die deialdia Urtarrilaren 12an (larunbata) Goizeko 10etan Ikastolako musika gelan La Junta Rectora convoca a todas las familias y trabajadores a participar en las aportaciones al borrador que ha presentado un grupo de trabajo de Confederación. Nos juntaremos el día 12 de enero ( sábado) a las 10 de la mañana en el aula de música de la ikastola.


 Abenduak 21an, GUAIXEk, Ikastetxeak atalean astero argitaratzen duen gunean, Andra Mariko ikasleak KARRAKAri buruz egin duten erreportaia azalduko da.


OSTIRALEAN, ABENDUAK 21, OLENTZERO IKASTOLAKO GELAZ GELA IBILIKO DA. Gela guztietara bisita egingo du, opariak banatzeko, gutunak jasotzeko, gosaltzeko, ... Liburu txuria gelaz-gela eramango du, ikasleek taldeka/banaka egin dituzten iritzi testuak idatz ditzaten gonbidatuz. Ikasleak baserritarrez jantzita etor daitezen aholkatzen da.  


 ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!! Andra Mari Ikastolako Batzorde eta Zuzendaritza.


  Abenduaren 23an, Andra Mari Ikastolaren Mendi Taldearekin Urbasara, Olentzeroren bila. Igandean, goizeko 9,30etan gelditu gara ikastolako atarian, Urbasara joateko, hango kobazulo eta bordetan ia Olentzeroren arrastoa bilatzen dugun. Animatu, urteko azken irteera berezia da-eta.   Urtarrileko azken igandean eskaladako ikastaro txiki bat eginen dugu. Abisua emanen dugu urte hasieran, baina kontuan hartu.      


Antolatzaleei: DBH 2. mailako ikasle, hauen guraso eta beren tutoreei, eguneko antolaketaz Karraka Batzordeari (ikasle, irakasle, guraso, Batzorde, Zuzendaritzaz osatutako taldea), ekitaldiaren antolaketa orokorragatik   Ikasle eta hauen irakasleei:  ideiak, prestaketak, entsaioen ... ondoren lortzen den ikuskizunagatik. Guraso guztiei, seme-alaben jantzi, makilaje, eraman, ekarri ..., kolaboratzeagatik. Arbizuko Kiroldegiari, lekua musutruk uzteagatik. Sarrerak hartzen dituzten ikusle guztiei, DBH 2. mailako kurtso bukaerako bidaiaren kostua gutxitzen laguntzeagatik. E...



ANDRA MARI IKASTOLA Larrañeta kalea z/g 31820 ETXARRI ARANATZ Telefonoa: 948-460286 Fax:948-460 343 emaila:etxarri@ikastola.net Ikastolako hainbat informazio emateko gunea.

Azken iruzkinak