Komunikatzaile on bat izateko dekalogoa
1.Sormena izatea
Sormena izatea beharrezkoa da komunikatzaile batengan, honek lanei besteengati desberdindu eta interesgarriagoa egingo duelako.
2.Lan taldean jakiten egotea
Komunikatzaile batengan derrigorrezkoa da taldean lan egiten jakitea, lan gehienak, guztiak ez esateagatik elkarlana dutelako.Honek lan hobeto eta azkarrago egiten lagunduko du.
3. Ogibidea maitatzea
Komunikazioen munduan desoreka handia eta baldintza desegoki ugari dago eta oztopo hauek sahiesteko, trebea izan baino lehen , egiten duzuna gozoz eta gustora egin behar duzu.
4. Eskeintzen duzun lana jorratua egotea
Hartzaileari eskeintzen ddizun lana egokia eta jorratua izan behar da, honetarako informazioa hainbat iturrietatik hartu behar da, gaiari buruzko printzipio batzuk gutxienez izateko eta ezjakinean ezer ez esateko,idazteko edota eskeintzeko.
5.Langilea izatea
Komunikatzaile on bat izateko derrigorrezkoa da langilea izatea, zeren lan kostante edo egokirik gabe ezin izango dira fruituak atera edota lanak garaiz bukatu.
6.Lanak bilatzea etorri beharrean
Komunikazioen munduan mugitu behar zara, ezin zara sofan eserita egon egunkari batek albiste bat eskatuko zain, zeren gutxitan etortzen da lana zurera bilatu barik. Bestetik lanei ezezik ez ematea nahiz eta gustoko ez izan zeren azken finean ikasten lagunduko dizu.
7.Ikasten jarraitzeko nahia
Komunikazioen mundua konstanteki eraldatzen dabil, egunero zeozer berri ikasteko aukerak daude, eta azken baten hauek hartzen ez badituzu besteen atzetik geratuko zara.
8.Hartzailea ezagutzea
Komunikatzaile on bat izateko, lan bakoitzean zein hartzaileri zuzentzen zaren jakitea beharrezkoa, ez delako berdin umeentzako pelikula edo jende elduentzako pelikula bat egitea. Azken finean kasu bakoitzean zure hartzailea aztertu behar duzu era batean edo bestean zuzentzeko.
9.Lotsak edota antsietateak gainditzea
Lotsak edota antsietateak gainditzea derrigorrezkoa da komunikatzaile batengan, zeren hauek gabe zure lana askoz ulergarriagoa eta interesgarriagoa egingo duzu.
10.Ustekabeei aurre egiten jakitea eta ahalik eta gutxien izatea
Komunikazioen munduan arazo ugari aurkitzen dira, baina hauek ez digute zertan kikildu behar baizik eta hauei konponbide bat aurkitzen saiatu behar gara eta hauetaz ikasiz. Bestetik ustekabe hauek ahalik eta gutxien izateko aurreikusi egoki bat egon behar da lan guztietan.
ANDER APAOLAZA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: