Labar hitzak
Erraz egin zuen gora albisteak eguneko telebista eskaleta-zerrendetan. Egunkariak korrika eta presaka aldatu zituzten lehen orrialdeak teletipoak behin eta berriz bidaltzen ari ziren notiziarekin:
“Euskal ikertzaileek munduko labar-artea deritzon adibiderik luzeena aurkitu dute kobazulo batean”.
Telebistako kamerak eta argazkilariak agudo iritsi ziren, baina Ertzaintzak dena itxita zuen haiek iritsi orduko. “Guiness” liburuko bi ordezkari sartu ziren bakarrik, aurkikuntzari diploma bat emateko. Nori eman, ordea? Aitor mitoari?
Argazki
ofiziala atera zioten 18 kilometroko marrazkiari. Haitzuloko horma
guztiak okupatzen zituen, eta sinplea eta zehatza zen (ez ahaztu
aurkitutako margo arrastoak historiaurreko egilea zeukala).
Zein zen aurkikuntza haren edukia? Hitz zerrenda zen, eta hitz gehienak zirriborratuta zeuden.
“Maite zaitut -orain ez- -orain bai- -orain ez- -orain bai- -orain...”
(barkatu, blog sistema honek ez dit uzten hitzen zirriborroak
jartzen, eta gidoiak jarri ditut) eta horrela kilometroak gora,
kilometroak behera. Zalantzak argitzeko, zerrenda baiezko hitz
aukerekin bukatzen zela esan behar dugu.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: