Korronteko kontu korrontearen kontu korrienteak
Badoaz ba bi zelula
odol korrontean zehar eta...
- Ama zelula, ama zelula, nik abeslari famatua izan nahi dut
- Xilikonai, neska! Garbitu al duzu zure gela? "Trombo-Cid" zaldunaren argazkiak lurrean zeuden eta...
- Gero, ama, gero. Nik mikroa hartu eta itsasoak zeharkatu nahi ditut. Eta taldearen izena "Zelulitis" izango da. Ona, ezta? Punk soinuan jorratuko ditut.
- Neska, bide latza aukeratu duzu. Hankako azkazaletan dauden "cava" tabernetan hasi behar zara, kiratsa lagun. Gero belaunean jotzea lortu behar duzu, baina han zelula asko biltzen dira, denak gazteak eta ederrak, belaunaldi berekoak. Zorte pixka batekin agian, nor daki, zilborraren ondoan dagoen plaza handian joko duzu. Baina kontuz, ez zaitez barrabiletan gelditu. Puntu horretan fama oso atsegina da, baina hor egoten direnak normalki gaizki bukatzen dute. Bere buruaz beste egiten dute.
- Eta begietan daudelako egunero ehunka pertsona ikusten dituzten zelulatxoak? Horiek, nola egiten dute hain azkar famatuak izateko?
- Hainbeste eta hain laster igotzeko beti entxufea behar duzu...

Iruzkinak
Utzi iruzkina: