Ajea jacta est

Ajea jacta est Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-05-25 11:11

- Kaixo egun on, ongi etorria bezeroarenganako laguntza zerbitzura. Nire izena Maria Joxepe Iruzurgain da, 24 urte ditut eta nire hirugarren hilabetea da “Telefonista izan nahi al duzu?” lehiaketan. Zertan lagundu zaitzakezut?

- Kaixo Maria Joxepe. Kepa Altola Guruzeta naiz, 35 urteko Ondarrutarra, eta gaur goizean, gosaltzerakoan, txikilin bat jaten nengoela, albiste txar bat ikusi dut telebistan.

-Ongi da. Erreklamazio berri bat egingo dugu, ados?

- Bale.

- Zer nolako albistea zen? Kirolak? Politika? Gizartea?

- Ummm, utzi pentsatzen, neska... Gizartea, uste dut.

- Eta, zer zion albisteak?

- Oraingo telefonistak ezin direla maitemindu entzungailuaren beste aldean dagoen gizakietaz (gizakiekin?). Maitasun platonikoa debekatu egin dute goizeko zortzietatik gaueko seiak arte.

- Kontxo, albiste txarra....Baina nik zazpiretan ateratzen naiz.

- Ongi da, betiko lekuan geratuko al gara, Maria Joxepe?

- Bale, Kepa.


Utzi iruzkina: