HAZI bideoaren komentarioa

amarillolimon 1456130733833 amarillolimon | 2008-05-28 14:44

Garaiak aldatuz doaz, eta gu aldatzen goazen heinean teknologiak sekulako aurrerapena izan du. Aldaketa guzti hauek, berez, abantailak ekarri beharko lituzkete,  bizitza erosoagoa eragiten ari baitira. Aitzitik, ez gara konturatzen ari berrikuntza eta garapen hauek guztiek hainbat ohitura desagertarazi dituztela. Hortaz, zera datorkit burura: ba al dira teknologiaren aurrerapenak benetan abantailak?

Ez dago zalantzarik galdera honen aurrean hainbat aburu egongo zirela, batzuk baiezko erantzuna emango lukete zalantza barik; beste batzuek, ordea, tradizioen alde borrokatuko lukete eta teknologiaren garapena ohituren haustura baino ez dela ekartzen ari esango lukete. Usteak uste eta jendearen iritziak gorabehera, ukaezina dena zera da: egun, aldaketa hauetara guztietara ohitu beharra daukagula lana aurkitu nahi badugu behintzat. Teknologia berrietan jantziak diren pertsonak dira orain behar direnak.

Badakigu adibidez, gutunak idaztetik emailak bidaltzera heldu garela, baina ez hori bakarrik. Interneten fenomenoa askoz harago doa. Honek mundua bereganatu eta honen menpe bizitzera behartu du pertsona andana. Momentu hauetan nahikoa da interneten sartzea nahi dugun edozer lortzeko. Egunkaria irakurtzeko, erosketak egiteko, informazioa bilatzeko…guztia mundu teknologiko honen bitartez lortu dezakegu, beraz, niretzako guztiz aurrerapausoa izan da.

Ohiturak eta lanpostuak galtzen ari dira, baina berri batzuk sortzen ere. Garaiak aldatuz doaz beraz, agian, beharrezkoa da ohitura batzuk ezabatzea berri batzuk sortzeko.

 


Utzi iruzkina: