Bost blogen analisia
Hementxe aztertuko ditut interneten zehar topatu ditudan bost blog berezi:
Blog honi buruz zertxobait idaztea merezi zuela iruditu zait alde batetik blog oso berezia iruditu zaidalako. Blog osoan zehar eurek ateratako argazkiak eta eurek egindako olerkiak baino ez dira agertzen. Bai argazkiak eta baita olerkiak ere txukunak eta benetan politak direla iruditu zait. /www.uztarria.com/blogak/enekoetaiban
Hurrengo blog hau janzkerari buruzko bloga da. Azken joerak aztertzen ditu eta baita ospetsuen itxurei buruzko iritziak eman ere. Blog interesgarria izan daiteke moda gustoko duten pertsonentzako, eduki mordoa, argazki, etiketa...eta link pilo bat ezarri dituztelako modu txukun batean azken modara joateko. /www.trendencias.com/
Blog hau sukaldea eta janaria gustoko duten pertsonentzako dago egina. Errezetak, gonbidapenak, jatetxe ezberdinetara joateko aholkuak...eta askoz eduki gehiago azter ditzakegu bertan. Benetan blog oso interesgarria iruditu zaidala irakurri ditudan hainbat artikuluei esker. Nahiz eta gastronomia gairik interesanteena ez iruditu, datu oso bereziak ematen dizkigute bertan. /www.directoalpaladar.com/
Aukeratu dudan hurrengo bloga ikasle batek egin du. Euskal ohituraz eta euskal folklorearen oinarrizko gauzetaz aritzen da. Nire ustez, oso blog polita da eta interesgarria izango litzateke irakurtzea bertan gure kulturaren hainbat gai eta egun berezi aztertzen baitira euren historia osoa aipaturik eta bere jatorria azalduz. /oihaneiturriozgarrido.blogspot.com/
Azkenik, topatu dudan azken bloga Baskonia taldeari buruzkoa da. Ez da taldearen blog ofiziala, noski, baskoniazale batena baizik. Saskibaloia eta bereziki Baskonia taldea gustoko dutenentzako interesantea izango litzateke bertan sartzea eta hemen egiten diren hausnarketak irakurtzea. Agian baten bati gustatuko litzaioke erantzunen bat ematea edota partidu bakoitzaren ostean, beste baten iritzia izatea. Horretarako dago blog hau. /baskoniaenvena.blogspot.com/
Iruzkinak
Utzi iruzkina: