ZuZeu

amalurra 1456130731169 Amalurra | 2009-05-06 16:37

Goiko izenburua ikusita ziur nago sekula ez litzaizuekeela burutik pasako albistari bati buruz hitz egingo dizuedanik.

Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa etorri ziren hitzaldi bat ematera pasaden astean. Bertan ZuZeu proiektua aurkeztu ziguten. ZuZeu  albisteak, blogak, linkak etab. aurkitu ditzakezuen webgune bat da.

Egia esan, nahiko interesgarria izan zen hitzaldia. Hasier Etxeberriak oso ondo azaldu zuen berrien eta interneten arteko lotura eta garapena. Mundu hau etengabe ari da garatzen eta ZuZeu garapen horren parte da. Geroz eta gehiago erabiltzen dugu internet eta komunikabideen munduarentzat oso erabilgarria da tresna hau.

ZuZeuk zer duen berezi galdetuz gero ez dut dudarik. Nire erantzuna hurrengoa izango litzateke: webgune honetan sartzean hasierako orrian edozer gauza aurkitu dezakegu, hala nola, berriak, blogen sarrerak, profesionala ez den jendea idatzitako artikuluen sarrerak eta beste webgune batzuetara eramaten gaituzten linkak...

Honekin guztiarekin ZuZeu webgunean sartzera gonbidatzen zaituztet.

Ondo izan!


Utzi iruzkina: