KONTUZ EGITEN DUZUNAREKIN

amalurra 1456130731169 Amalurra | 2009-03-17 20:53


Gertatu izan den istorio baten inguruan irakurri dugu artikulu bat. Neska batek bere mutilari bideo pertsonal bat egin zion eta mugikorrean gorde zuen neskak. Erraz imajinatu al dezakezu, bideo hori ez zela beste inori baino mutilari erakusteko bideoa. Hori dela, mugikorra galtzean arazo larria izan daiteke. Mugikorra aurkitu zuenak, berari eman ordez beste batzuei erakutsi zien eta horrela egundoko gertatu zen. Azkenean neska denbora luzez pasa behar izan du kanpoan denen txutxu-mutxuak ez entzutearren.

Mutilaren jokaera alde batera utziz, gaur egungo teknologien erabilpena hartuko dut ardatz bezala. Izan ere, teknologiaren aurrerapenak bere alde txarrak ere baditu.

Gaur egun hainbat web orri daude interneten non kontu bat sortuz gero argazkiak, bideoakā€¦ igo al ditzakezu sarera. Mugikorren bitartez argazkiak eta bideoak egin eta momentuan bidali al dituzu, hori dela eta kontuz ibili behar gara material horrekin. Interneten gainera, igotzen duzun edozein argazki edo bideo betirako geratzen.

Argazkiak gehienetan lagunekin kalean zaudenean ateratakoak dira, eta bihar zer non egongo garen ez dakigunez, kontuz ibili behar gara, guretzako garrantzi gutxiko zerbait arazo bihur daitekeelako.

Hala ere, ez beldurtu honegatik eta ez utzi sarean ibiltzeari, bakarrik zentzuz jokatu!


Utzi iruzkina: