Sare sozialak

amaia124 1456130727284 aupa zu !!! | 2010-11-15 15:43

SARE SOZIALAK Harremanetarako bide berria agertu da sarean azken aldion eta arrakasta handia izaten ari da. Interneten bidez harremanak sortzeko eta bideratzeko zerbitzuak sortu dira social networking izenburupean. Friendster izan zen honetan aitzindari eta orain sekulako oihartzuna du Orkut zerbitzuak, bitakora egilen eta sektore zehatzen artean batik bat. Adibideak.: tuenti, facebook, twitter...



Gazteen erabilera sare sozialak euren arteko harremanak bermatzeko erabiltzen dituzte, geratzeko, txata erabiltzeko edo gauzak komentatzeko. Jarraian eta oso alderatuta, jende berria ezagutzeko, honek arritu egin ninduen, aipatu nien lehen argudioa, ezezagunekin kontuz ibiltzeko izan zelako… Eta hirugarrengo baten, kanpoan dauden edo ikusten ez duten jendearekin komunikazioa mantentzeko erabiltzen dutela ikus dezakegu. Azkenik, eta hau ikasle askok komentatu zidaten, argazkiak eta bideoak elkarbanatzeko erabiltzen dutela ikus dezakegu. Iritzi pertsonala

Gure ustez, oso erabilgarriak dira sare sozialak lagunekin hitz egiteko, baita jende berria ezagutzeko edo baita aurreko larunbatean gertatu zen guztia kontrolatzeko. Baina, badakigu kontuz ibili behar dela interneten eta are gehiago pribatutasunarekin, izan ere, ezagutzen ez ditugun pertsona asko baitabiltza mundu honetan helburu ez berdinekin.


Utzi iruzkina: