Birusak

amaia124 1456130727284 aupa zu !!! | 2010-11-15 15:42

BIRUSAK


Sisteman, maltzurki eta ezkutuan, jarduteko xedez sorturiko ordenagailu-programak dira birusak. Ordenagailuko birusak ¿Word edo Photoshop bezala¿ programa hutsak dira baina, zerbait onuragarri egiteko helburua izan ordez, sistema informatikoak hein batean edo bestean kaltetzeko diseinatuak daude.

Birus motak:

  • Fitxategi-birusa: programa exekutagarriak kutsatuko ditu (.exe, .com). Erabiltzaileak birusak kutsatutako programaren bat exekutatzen duenean, birusa aktibatu egiten da eta kasu bakoitzari dagozkion kalteak eragingo ditu. Gaur egun dauden birus gehienak halakoak dira, etahaien eragiteko motaren arabera sailka daitezke.

  • Birus egoiliarrak: RAM memorian gelditzen dira programa bat exekutatu arte, eta orduan kutsatzen dute. RAMak bere edukiak galtzen ditu ordenagailua itzaltzen denean, beraz, birus hauetariko asko ekipoa itzaltzean desagertzen dira. Beste batzuk, ordea, sistema eraldatzen dute ordenagailua pizten den bakoitzean instalatzeko.

  • Abiarazten deneko birusak: abiarazte-sektoreari eragiten diote. Diskete bidez transmititzen dira, beraz, hobe idaztearen aurka babestea. Arriskurik ez dago ordenagailua disko horrekin abiarazten ez bada.

  • Makro birusa: zenbait aplikazioren edo programaren bitartez sortu diren fitxategiak kutsatzen dituzte, testu editoreak, datu-baseen kudeatzaileak, kalkulu-orrien programak, etab.

  • Birus mutanteak edo polimorfikoak: mutatzen duten birusak dira, hau da, jatorri-kodearen zenbait atal aldatzen dituzte, birusen kontrakoek erabiltzen dituzten enkriptazio-prozesuak eta teknologia bera erabiltzen dute. Mutazio horien ondorioz, birusaren belaunaldiak aurrekoaren desberdinak direnez, oso zaila izten da haiek hautematea eta kentzea.

Antibirusak:

PCrako antibirusak:

  • Panda Antivirus. Antibirus honek posta elektronikoz irits daitezkeen birusak ere kontrolatzen ditu. Gainera, Windows 98arekin ere badabil. (www.pandasoftware.es). Zorionez, euskarazko bertsio bat ere badu .

  • Norton Anti-Virus. Norton ezagunaren antibirusak ere ez du aurkezpenik behar. (www.symantec.com/avcenter/index.html).

  • MacAfee Virus Scan. Hau ere asko erabiltzen da antibirus ezaguna da. (www.nai.com/default_mcafee.asp).

  • Dr. Solomon’s Software. Hau da Erresuma Batuan gehien erabiltzen den antibirusa. (www.drsolomon.com).

  • IBM Anti Virus. IBM etxe ezagunaren antibirusak ere badu bere tokia merkatuan. (www.av.ibm.com).

Macintosh-erako antibirusak:

  • Hemen ere hainbat antibirus baldin badaude ere, Disinfectant da erabiliena. Doan jaso daiteke Internet-eko edozein gunetan.

 




Utzi iruzkina: