San Andresak Azkoitian
Jakingo duzuen bezala, bihar San Andres eguna da.Urtero bezala plazako txosnetan egongo gara zerbitzatzen, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, festa giro polita egongo da.Aurten gainera ostirala tokatu zaigunez, festa giro politagoa egongo da, herritarren artean eta beste hainbat herritatik etorriko diren jendearen artean.Goizean gainera, umeek eginiko eskulanak egongo dira ikusgai, etortzera gonbidatzen zaituztet giroa ikusi eta ongi pasatu nahi duzuen guztioi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: