Web 2.0ak dakartzan aldaketak

alonsoegan 1456130682346 Mendia | 2006-12-13 15:11

Web 2.0ak dakartzan aldaketak

 

Jakintsuek diotenez, Web 2.0 ak lanabes generazio berria dakar. Zerbitzu honekin argazkiak, etxeko bideoak, jakintzak, ideiak edo kontakizunak elkarbanatu ditzazkegu. Youtuben 100 miloi bideo daude dagoeneko. Flickren 150 miloi argazki eta 60 miloi blog (orrialde pertsonalak) ere sortu dira.

 

Fenomeno berri honek aldaketak dakartza: enpresa eta bezeroaren eskema aldatzen du. Orain dela gutxi arte izan dugun harremana norabide bakarrekoa zen. Orain aldiz, norabide bikoitzekoa: erabiltzaileen hitzak parte hartzen du.

 

Banda Zabalaren zerbitzuek informazio pisutsuak erabiltzea ahalbidetzen dute. Horregatik sortu dira softwarerako lanabesak; argazkiak, bideoak eta lotura gustokoenak elkarbanatzeko. Zerbitzu hauen egileak (Youtube, Flickr, Del.ici.us, Bloger edo MySpaceenak) dirudun handiak bihurtu dira blogez blog eginiko debaldeko publizitatearen ondorioz.

 

Jakintxu eta analista batzuen ustez, Web 2.0ak eragindako aldaketek Interneteko Iraultza ekarriko dute. Orain arte jauntxo politikoek, kazetariek eta enpresagizonek zuten bozgorailua, erabiltzailearen eskuetara igaro delako.

 

Beste batzuen ustez, jauntxo digitalak sortzen ari dira. Hauek, lanabesak erabiltzeko duten erreztasunaz baliatuz indarra hartzen doaz. Munduan 6.500 miloi pertsona bizi gara eta horietatik 1.000 miloik bakarrik dugu interneten ibiltzeko ahalmena. Beraz, gutxi batzuk gara lanabes hauen jabetza dugunak.

 

Enrique Dansen ustez, sare sozial berri honetan ez dago aristokraziarik, meritukrazia baizik: norberaren merituak egin diete ezagun.


Utzi iruzkina: