Iban Arantzabal

alonsoegan 1456130682346 Mendia | 2006-11-21 13:02

Azaroaren 8an izan zen Iban Arantzabal Elgetarra HUHEZIn. Berak egiten duen lana erakutsi zigun apur bat eta ondoren interneteko abantaila batzuk aurkeztu zizkigun.

            Blogen inguruan hitz egiten ibili zen ia hitzaldi guztia eta software libreko komentario batzuk ere egin zituen, gure unibertsitatean bultzatzeko eskatuz.

            Euskaraz idaztera bultzatuz, blog berri bat egitera gonbidatu gintuen. Informazioa elkartrukatu eta iritzi ezberdinak ematen dizkigutelako munduko edozein lekutatik. Honez gain, berriak ez direla komunikabideetan soilik agertzen esan zuen, interneten dauden hainbat blog anonimoek ere berehalako garrantzia dutelako. Blog laburrak idazteko eskatu zigun Ibanek, luzeak ez bai dira irakurtzen (pisutsuegiak direlako edo).

            Gaur egun behar diren komunikatzaileak gai askotan(musika, kirola, politika,...) jakintsuak izan behar dute, behar den unean erregistroa moldatzeko(telebista, irratia, internet).

            Azkenik, Firefox-a jeisteko bidea erakutsi zigun.


Utzi iruzkina: