Bideocurriculuma

alonsoegan 1456130682346 Mendia | 2007-01-19 10:13

LAN BILA ZABILTZA?

Hemen duzu zure trebeziak erakusteko curriculum berria: bideocurriculuma (edo curriculum 2.0a).

 

AEBetan hasi dira dagoeneko lehen curriculumak egiten, YouTuben edo Google Videon ikus daitezke bideo batzuk. Adibidez: James Wieland, eguraldi-gizonarena.

NOLA EGIN  DEZAKET BIDEOCURRICULUM BAT?

                1.- Lehenik eta behin, bideo bat grabatu behar duzu zure trebezia eta esperientzia erakutsiz (laburra: minutu gutxi batzuetakoa). Ez baduzu nahi bideoa zuk egin ajentzia bati eskatu.

                        2.- Ondoren, YouTuben edo Google Videon jarri.

                        3.- Azkenik, Enpresa edo lan eske dabilenari  postaz URLa bidali.

 

NOLA BILATU LANGILE BAT?  

Langile bila bazabiltza ahaztu zaitez gaur egun arte eta oraindik martxan dagoen curriculum vitae arruntaz (egunak pasatuko genituzke 10 langile elkarrizketatzen). Orain, minutu gutxi batzuetan 10 langileetatik egokiena aukeratu dezakezu YouTuben edo Google Video bisitatuta.

 

Espainian dagoeneko hasi dira bideocurriculumak egiteko enpresak sortzen, baina ez dago lan eske dabilenik. Beraz lan bila bazabiltza, bideocurriculumak egitera!!!

 

 


Utzi iruzkina: