Olinpiar suzia itzalita
Tibeten aldeko protestak tarteko, itzalita eta
autobusean egin du olinpiar suziak ibilbidearen zati bat Parisen
Lekuko batzuek ziurtatu dutenez, olinpiar suzia itzali egin
dute gaur Parisen Txinaren kontrako protesten ondorioz, suziak eguerdian
Frantziako hiriko ibilbidea hasi eta orduerdira. Antolatzaileek gezurra dela
esan dute hasieran, baina gero itzali egin dutela onartu dute,
"segurtasunagatik", Parisen egin beharreko ibilbidearen zati batzuk
autobusean egin zitzan.
Nolanahi ere, Frantziako Gobernuak eta Poliziak segurtasun neurri handiak hartu
dituzte suzia babesteko eta atzo Londresen izan ziren tankera bereko liskarrik
gerta ez dadin -bi lagunek suzia hartu nahi izan zuten Tibeteko egoera
salatzeko-. Hiru mila polizia ari dira segurtasun lanetan: motoetan,
helikopteroetan, ontzietan, autoetan, oinez...
80 lagunek eraman behar gaur suzia Parisen, 28 kilometroko ibilbidean. Charlety
kirol estadioan bukatuko du Parisko bidea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: