Iban Mayo
IBAN MAYOREN 2EN KONTRANALISIAK POSITIBO EMAN DU
Iban Mayoren 2. kontranalisiak positibo eman duela jakinarazi du Frantziako egunkari batek
Lehenengo kontranalisia Ganteko laborategian egin zuten abuztuaren 20an eta negatibo eman zuen. Urriaren 22an jakin zen emaitza eta emaitza hori dudan jarri zuen UCIk.
Mayok azkeneko Frantziako Tourreko bigarren atseden egunean eman zuen positibo, uztailaren 24an, EPO sustantziarekin baina uztailaren 30ean jakin zuten berria Tourra bukatu zenean. Saunier Duval bere ekipoa lanik eta soldatarik gabe utzi zuen berria jakin bezain laster.
Emaitza azkenean positibo ematen badu, txirrindulariak bi urte korritu gabe egon daiteke. Bera hasieratik esan du ez duela EPO hartu. Tourra hasi baino lehen egindako odol analisi batean negatibo eman zuen eta hori nahikoa izan zen UCIk Mayori zaintzen egoteko. "Gertutik zaintzen ari ginen txirrindulari bat zen Mayo" esan zuen Pat McQuaid UCI-ko zuzendariak.
Aritz Sasiain
Iruzkinak
Utzi iruzkina: