Euskara
Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero
Irrikaren poderioz-edo, aurreikusitako ordua baino lehenago eman zuen ontzat Alegiako Udalbatzak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) bazkide egitea; berrogeita hamabigarrena da, hain zuzen ere. Ospakizunen eguna izan zen atzoAlegian; izan ere, UEMAkobazkide egin zen, eta, gainera, udalerri euskaldunen mankomunitateak bertan egin baitzuen urtero egiten duen jaialdi nagusia.
«Herri ordezkariak garen legez, herriko premia eta beharrei erantzun behar diegu», adierazi zuen UEMAkolehendakariak, Miren Urreiztik, Alegiako herritarrei zuzendu zitzaienean. Eta erantzukizun horren jakitun eginez, Alegiak euskararen alde emandakopausoa txalotu zuen.Erantzukizun berari egin zionso Alegiako alkateak, Olatz Amundarainek, Tolosaldeko herria UEMAkokide egin zutenean. Herritarrez lepo zegoen aretoan, herritarrek euskaraz bizitzekoduten eskubidea gauzatzeko, konpromiso beharrezkotzat jo zuen Amundarainek Alegia udalerri euskaldunizendatzea. Are gehiago, orain arte egindako lanak nahikoa ez direla izan agerikoa dela gaineratu zuen, eta euskararen normalkuntzaren bidean aurrerapauso eta konpromiso ausarten beharra ere nabarmendu zuen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: