Softwarea

aitorarribas 1456130583287 aitorren toxko birtuala | 2010-11-10 15:27

SOFTWAREA

Sistema eragilea: Software bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funtzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea kudeatzen duena, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen dituena.

APLIKAZIOZKOA: Lan zehaztuak egiteko garatuta dauden programak dira. Hauek sistema eragilea erabili behar dute hardwarea erabil ahal izateko.

PROGRAMAZIOZKOA (Programazio lengoaiak):

Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.

SOFTWARE LIBREA: Software librea eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke.


Utzi iruzkina: