Metamorfosia...

ainhoa.ezeiza@gmail.com 1674642408357 Hitz-miztia | 2023-08-13 18:40

"Zer animalia mota da Gergor Samsa aldaketaren ondoren? Vladimir Nabokov entseatu da intsektu izugarri hori zoologiaren arabera definitzen. Gergor Samsa artropodoa da, armiarmak, ehunzangoak eta krustazeoak bezala. Intsektua izateko sei zango baino gehiago du, konta ezineko zangoak dituela esan zaigu, baina Vladimir Nabokovek dioenez, zango birekin lokartzen denarentzat seirekin esnatzea asko da, gehiegi betiere, eta Gergor Samsa sei zangorekin esnatuko zen agian. Baina Gergor Samsaren konta ezinezko zangoak sei baino gehiago izatea ere posible da, hamaika ez, baina hamabi edo hogeita lau adibidez. Franz Kafkak ez zekine, behar bada, Vladimir Nabokovek dakiena, intsektuek sei zango baino gehiagorik ez dutela, eta sei baino gehiago dituen intsektu bakarra sor zezakeen". Joseba Sarrionandia, "Ni ez naiz hemengoa", 100. or. (Pamiela).

Ungeziefer hitza hautatu zuen Franz Kafkak zein intsektu zen ez zehazteko. Berez, bere lehen argitalpenaren azala prestatzen ari zirelarik, espresuki eskatu zion mesedez ez zezatela intsektu ezagunik jarri azalean, ez zuela nahi inork intsektu zehatzik irudika zezan. Bere aitak halaxe tratatzen omen zuen beti, ungeziefer modura. Ungeziefer hitza naziek erabili zuten judutarrak izendatzeko (Costas Despiniadis, "Franz Kafka. El anatomista del poder" (Juan Merinoren itzulpena) (FAL, Garaje, CdC, Piedra Papel Libros, milvus).

 

 

 


Utzi iruzkina: