Marrubiak...

ainhoa.ezeiza@gmail.com 1674642408357 Hitz-miztia | 2023-01-27 23:49

ainhoa.ezeiza@gmail.com 1674860448788

berogailu parbularioen interludioan
arabiar linaje doilorren irudi kupirakorrak nire bulbotik pasatzen
pasatzen eta pasatzen diren bitartean
ez zait estrainoa
basakatuak erle eztenkadaz ilargaiaren linternapean hiltzen direnean
maizegi hodeiezko begiradaz torpedeatu dudan
zure gorputza
haizearen peninsula labanarekin lotzen nauen itsmotzat
ematea eta
niretzat bakarrik almibaratuak
aurresentikorrak zaizkit nire daugin ekintzak:
mazedoniaren marrubiekin batera hozkailuratuko zaitut ez hadin utsaltu
agian negu-pianu-iraunpengarri den izen batekin birbateatuko zaitut
eta oinaze bero honek jarrai nezan osmiatzen edonondik
espero dut.

Berogailu parbularioen interludioan. Joseba Alkalde, 1986 (Euskal Poesiaren ataritik hartua)

 

Marrubiak jaten ditugunean, maitasuna irudikatzen dugu, sexualtasuna, zirrara, edertasuna...

Jaten ditugun marrubi gehienak lan-esplotazio gogorrenetik datoz. Lepe eta Huelva inguruetan, beste herrialde batzuetatik datozen langileek txabola eskasak eraiki behar dituzte, izarren distiren azpian lo egin behar ez egiteko. Bitartean, ezezagunek suteak pizten dituzte. Suteak erabat dramatikoak dira, bizimodua "duintasunez" edo aurrera ateratzeko behar dituzten paperak bertan erretzen zaizkielako.

Emakumezkoen kasuan, are larriagoa da. "Jatorrian kontrataturiko" hainbat emakumek sexu-erasoak salatu ahal izan dituzte. Salatu ahala, espedizio osoa autobusetan sartu eta berehala eraman dituzte Maroko aldera.

Ederra da marrubia, goxoa, gazia zenbaitetan... garratza gehienetan.

 

Irudiaren iturria: Niccolo Guasti/Getty Images (HuffPost)

 


Utzi iruzkina: