Edoskitze kanpainak...

ainhoa.ezeiza@gmail.com 1674642408357 Hitz-miztia | 2023-03-05 17:07

ainhoa.ezeiza@gmail.com 1678033815900

Haur jaioberriak amaren bularretik edoskitzea...

Nestlé enpresa 1970. urtean salatua izan zen nazioartean, amaren bularretik edoskitzea txarra zela iragarri ostean, munduko leku askotan. Eta 2022. urtean, Munduko Osasun Erakundeak beste behin salatu du publizitate erasokoia erabiltzen dutela enpresek, orain influencer deiturikoen bitartez.

2018an Ekuadorren izan ginenean, osasun etxeetan eta gune komunitarioetan, amaren edoskitzearen aldeko kanpainen afitxak zeuden hormetan. Osasun komunitarioko kongresu batera gonbidatu gintuztenez, aukera izan genuen halako kanpainetan parte hartzen zuten zenbait erizain eta medikurekin hitz egiteko.

Beren ikuspegia zen "emakume pobreak ezjakinak zirelarik, diru asko gastatzen zutela" markako hauts-esneetan (baita lapurtu ere, dirurik ez zutenean), eta "hezi" egin behar zituztela, beren haurtxoei bularretako esnea eman ziezaioten. Kontatzen ez zutena zen osasun-erakunde berak izan zirela XX. mendean zehar amaren esnea txarra eta kaltegarria zela aldarrikatu zutenak.

 

Ekuadorreko Gobernuaren kanpaina

 

OMEren kanpaina

Ez da beti erraza edoskitzea, mina, sukarra, erroitzak... Hala ere, emakumeok intuizioz oso ondo egiten genekien gauza bat lapurtu ziguten "zientzialariek", germen patogenoak zirela... ospitaleekin hitzarmenak eginez... Kapitalismoan, dena dago salgai.

 

 


Utzi iruzkina: