Olioa Birziklatzen
Olioak erabilera asko ditu, eta horietako
bakoitzerako olio-mota bat erabili behar da; osagaiak, beraz, ezberdinak izango
dira. Izan ere, olioa ez da konposatu kimiko bat, konposatu-nahastea baizik.
Horregatik, olioa birziklatzeko zein motatakoa den eta zertarako erabiliko den
zehaztu behar da. |
Ur-lasterrera isuritako olioak mota askoko
poluitzaileak izan ditzake: metal astunen aztarnak, disolbatzaile kloratuak,
gasolina, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, glikolak, PCBak eta abar.
Substantzia horiek ere oliotik erauzi eta, neurri batean, birzikla daitezke,
eskatzen duten prozesu kimikoaren arabera. Bestalde, olioa iragazi eta
frakzionatu egiten da; handik ateratako frakzioak industriara bideratzen dira.
Aspaldian, autoetako olioa jasotzeko eta
birziklatzeko programak jarri ziren martxan; duela gutxi, sukaldean erabiltzen
denerakoak ere diseinatu dira. Horrela, orain arte ibaietan eta itsasoan isuri
den olioa berrerabilita, sortzen duen poluzioari aurre egiteko modu egokia
bilatu zaio.
Olia nola egiten den edo nondik datorkigun ikasteaz gain, erabili ondoren ingurunearekiko zein kaltegarria izan daitekeen jabetu beha dugu. Beraz, sukaldean erabili eta gero, birziklatu behar dugu, papera, plastikoa eta beirarekin egiten dugun bezala. Birziklatu. (hitz honekin link bat egitean ahiko nuke; blogean testu hau jarri; bukaeran “birziklatu” hitza sakatuz gero aurreko testua –argazkia duena- ager dadila nahiko nuke. “Nahi” diot ez dakidalako noa egiten den. Ideia ulertzea nahi dut gero zuk nahi duzun bezala egin).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: