Aldatzen ari ete naz?

No profile photo Hakkama tolestu ezinik | 2009-02-07 00:00

Bidegurutze batean nago. Normalean, aukera iturri direz bidegurutzeak: hainbat lekutara joan zaitekez, edo atzera bueltatu be bai. Halanda ze, zenbaitetan, bidegurutzeak zurrunbilo bihurtzen direz. Orain dala hilabete batzuk, zalantzatan nengoan, krisialdi moduko batean nengoen, eta zenbaitek lagundu eusten zalantza batzuk argiduten. Beste zalantza batzuk ezkutuan geratu dira, zelatan, ni noz despistatu zain. Zalantza horreetako batek soilik kezkatzen nau; besteak denporeak sendatuteko modukoak direz (horreekaz kezkatutea eta Anbrosioren karabinea…), ondo dakit-eta praktiketan orduak sartuz eta burua ipiniz itzalak desagertu egingo direzela. Baina beste zalantza hori… Beste zalantza horrek kezkatzen nau: aldatzen ari ete naz? Eta aldatu gura dot? Badakit energia ez dala ez sortzen ez suntsitzen, aldatu egiten dala. Badakit geratzen den ura usteldu egiten dala. Badakit… Eta badakit orain ez nazela nire buruaz bakarrik arduratu behar: ikasleek eta txikien gurasoek nigan ipini dabe konfiantzea.
Hortaz, komeni jat aldatutea? Lan lerro jakin bati jarraitu beharko neuskio? Mezu kontraesankorrak bialduten deustez neuronek: bero-bero dabilzenek (bihotzaren mezulariak) orain arte jarraituten bultzetan nabe, esperimentetan, eta hotzek (“e! hi! ipini eizak oinak lurrean” esaten deustenak), aldiz, arreta eta ahalegina zerbait finkoan jarri behar dodazela. Eta usten dot horixe egin behar dala, edo horixe egin behar dogula irakasten ari garenok. Erantzukizun handia dekogu, batez be hasikeran, eta askotan, ikasle moduan han-hamenka ibili garenean, bardin jarraituten dogu, albait ikastaro guztietara joaten. Eta ikastaroa amaituta, dojora itzultzen garenean, txoriak sartzen jakuz buruan, eta hegan hasten dira, bazterrak nahastuten.
Orain dala egun batzuk, Leioan hasi ginan batzuk alkartu ginan Jabigaz Erromon. Jabi eta Sabin izan ezik, besteak ez nebazan garai hareetatik ikusi. Berba gitxi egin gendun aikidori buruz, bai apur bat egungo egoer burokratikoari buruz. Eta etxera bueltan nengoala, ohartu nintzan aldatuten ari nintzala eta aldaketa hori kontrolatu behar dodala. Fikzio zientziako hizkuntzan, ez deutsat prozesu horri itxi kontrolatu naian. Jatorrira itzuli behar naz. Eta, egia esan, Migeli esker, zorionez, ez da gatxa izango jatorri espiritualera itzultzea, jatorri fisikotik urrin banago be. Gauza askotan, Jabi gogorarazoten deust, nahiz eta oso desberdinak izan. Jakina, oraingoz be Jose Luis izango da nire Donostiako irakaslea. Asko zor deutsat, eta zorrak ordaindu egin behar direz.
Hurrengo atalean: alkartea edo dana dalakoa.


Utzi iruzkina: