Sute bat aprobetxatuz, Gaztetxea miatu dute
Gaztetxean igandean izandako sute bat aprobetxatuz Foru Poliziek lokala miatu zuten.
Dirudienez sutea tximinian sortu zen, eta ez zuen eraikinean bestelako arazorik sortu. Gaztetxean suhiltzaileak egon ziren, eta, behin lana amaituta joan ziren. Orduan, Nafarroako Foru Polizia Gaztetxean bertaratu zen "informe" bat egiteko. Gazte Asanbladako kideek atestatua lekukoekin egitea eskatu zuten eta, azkenean, poliziak bi lekukoekin sartu ziren, Altsasuko alkatearekin eta gaztetxe kide batekin. Polizia Zienfikoak eta beste bi agentek lokala miatu zuten. Gainera, agenteek zientifikakoei argazkiak ateratzeko agindu zieten.
Zerbait ilegala aurkitzekotan Gaztetxea itxiko zutela mehatxatu zuten, baina, ez zuten ezer eraman. Bitartean, kanpoan, antidisturbio talde batek bertan kontzentratutako gazteak mehatxatu eta bultzatu zuten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: