SORKUNek proiektu berria aurkeztuko du Gaztetxean

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2009-11-20 21:04

Sorkunek bere ibilbideko hainbat kantu berreskuratu eta moldatu ditu, eta zuzenean sonoritate desberdinarekin eta blues zaharreko errepertorioa aurkeztuko ditu sortutako proiektu berrian. Proiektu berri honen soiltasuna eta biluztasuna ikusteko aukera izango da azaroaren 28an, larunbatean, Altsasuko Gaztetxean 23:30etatik aurrera.

Kashbad, Distantzia, Hesiak, Onna, Duna eta Sorkun&Vicepresidentes diskoetako abestiak moldatu eta zuzenean akustikoan aurkeztuko ditu Sorkunek. Hauekin batera, eskola zaharreko Skip James, JB Lenoi eta Howling' Wolf bluesak eta Shemekia Copeland eta Madeleine Peyrouxen abestien bertsio berriak abestuko ditu ere.

Sorkunen ahotsaren lagun Gorka Sesmaren eta Iker Alvarezen kitarra akustikoaren soinuak entzungo dira. 


Utzi iruzkina: