Snowboard ikuskizuna...abuztuan
I. Freestyle Jibbing Festibala ospatuko da, abuztuaren 29an, Altsasuko Iortia Kultur Guneko plazan, 20:00etatik aurrera.
Erakustaldia eskiatzaile eta snowborderrei bideratuta dago, eta modulu ezberdinak izango dituzte trebetasunaren arabera: 7 metroko jeitsiera kajoi lau baten bitartez; 5 metroko baranda lau bat; eta ondoan, amateur erako 8 metroko kajoi lau bat egongo da, parte hartzealeek dakitena gustura erakutsi ahal izateko. Guztiak egiteko parada ematen dituzte moduluek.
Partehartzaile guztiek oroitgarri bat jasoko dute, eta afaria izango dute. Nahi izanez gero, Altsasun gaua pasatzeko aukera izango dute ere, hori bai, lehenago abisatu behar da. Ez da diru saririk izango, baina ausartenek saria jasoko dute.
Erakustaldia expression session izango da, partehartzaileek euren maila erakutsi dezaten. Betiere ondo pasatzeko ideiarekin antolatu da, eta, aldi berean, uda denez, eskiatzaile eta snowbordei elurran aritzeko gogoak leuntzeko. Ikuskizuna girotzen DJ bat egongo da, eta hor bertan taberna txiki bat izango da.
Festarekin jarraitzeko Gaztetxean Rojo Vivo Reggae Banden kontzertuan izango da, 23:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: