MarAGAtoia 2010

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2010-07-13 15:38

Badator MarAGAtoia! 

Larunbatean, uztailaren 17an, MarAGAtoiako antortxa txikiak zeharkatuko ditu, berriz ere, Altsasuko kaleak. Aurrekoa -2005ean ospatu zena- Gaztetxearen 15. urtemugaren harira ospatu bazen ere, aurten Gaztetxearen heldutasuna ospatuko da, 20 urte beteko dituelako urrian Gaztetxeak.

MarAGAtoiako protagonistak Altsasuko lagun taldeak dira. Herrian zehar egindako tarteak erosteko aukera izango dute eta tramo bakoitzean jorratuko den gaia oinarri hartuta kuadrilek nahi duten antzerki, manifestazio edota ikuskizun prestatu behar dituzte. Altsasuko kaleak kolorez eta jaiaz beteko dira, aldarrikapenak alde batera utzi gabe.

2005ean ospatutako MarAGAtoiaren erdigunean 2000 pertsona inguru bildu zirela adierazi zuten AGAko kideek eta aurten zifra hori handitzea espero dute.


Utzi iruzkina: