Hemeretzi urte kaleak kolorez berpizten!

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2009-10-06 09:45


1990.eko urriaren 5ean Casa de Socorroren okupazioa burutu zen Altsasuko Gazte Asanbladaren 30 kideen eskutik. Gaztetxea sortu zuten. Casa de Socorro etxea Gazte Asanbladaren egoitza bihurtu zen, baina ez hori bakarrik. AGAk Gaztetxea izan aurretik hainbat ekimen eta jai antolatu bazituen, lokalarekin, ekintza hauek biderkatu ziren. 

2009ko urriaren 5ean Altsasuko Gaztetxeak 19 urte ospatuko ditu.  19 urte herria itxuraz aldatuz eta kolorez margotuz. 19 urte gazteen etorkizuna borrokaz eta antolakuntzaz koloreztatuz.

19 urte pasa dira baina Gaztetxeak indartsu jarraitzen du. Urtemugarako aste bateko ospakizunak antolatu ditu AGAk. Atzo, urriak 5, orain dela 19 urte etxea okupatu zuten egunean, Txupinazoa eztanda egin zuen eta larunbatean, 10ean, DINAMO eta GABBA GABBA HEY taldeen kontzertuarekin bukat.

Astelehena 5
18:00. TXUPINAZOA, kelejira eta merienda

Asteartea 6

Arratsaldean
. Gaztetxeen defentsan mobilizazioa: Gaztetxeetatik ez dira pasako

Asteazkena 7

19:00.
Dokumentala eta merienda

Osteguna 8
19:30. Hitzaldia: Iruñerriko Gaztetxeen egoera

Ostirala 9
18:00.
Haurrentzako jolasak eta txokolatada. (Eguraldi txarra eginez gero frontoian.)
23:00. Umore gaua gaztetxean.

Larunbata 10
11:00. Kalderete txapelketa
13:00. Prentsaurrekoa
14:30. Herri bazkaria
Ondoren. Herri jolasak eta kalejira Alde Zaharretik
23:00.
Kontzertua:
  • DINAMO (original latin ska - mallorka)
  • GABBA GABBA HEY (The Ramones Tribute)
ANIMA ZAITEZTE!!!
GAZTETXEA GURE ETXEA!!!
EZ DIRA PASAKO!



Utzi iruzkina: