Hamazazpi urte, hamaika borroka
Atzo bukatu ziren astean zehar Altsasuko Gaztetxearen urtemugaren ospakizunak. Nola ez, atzo, larunbata izanda ospakizun handia izan zen kalderete txapelketarekin, rabiosaren botaldiarekin, txorizoren neurketarekin eta garagardo dorreak egitearekin. Ondoren, arratsaldeko zazpietan Arrebote talde Altsasuarraren debuta izan zen. Gaztetxea jendez beteta egon zen eta adin guztietako Altsasuarrak ikusi ahal ziren. Kontzertuaren momentu batean taldeko baten alaba eskenategira igo eta abesti bat jo zuen bere aitaren taldearekin. Bukatzeko gaueko kontzertu jaia THC talde Iruindarrarekin.
Ospakizunak beltzeztuak izan ziren azken egun hauetan gertatuko atxiloketengatik. Arratsaldean kontzentrazio edo manifestazio egon ez ziren arren gauean Altsasuko irteeretan barrikadak egon ziren Guardia Zibilak hemendik hona egoteak ekarri zuena.
Zoritxarrez, barrikadak egon zirelako edo Etxarri-Aranatzeko feriak zirelako, gauean ez zen ospakizun anbientea egon eta Gaztetxeak beste urte bat itxoin egin beharko du haien festa mundialak berriro erakusteko.
Esan beharra dago, urtemuga honetarako Gaztetxea kolorerik gabe geratu dela. Baina modu probisionalean baino ez da, berriro ere marrazki ikaragarri hoiek egingo dituztelako Gaztetxearen taberna alaituz.
Hamazazpi urte, hamaika borroka (eta geratzen direnak...).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: