Gaztetxeen beharra
"Giza
Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak etxebizitza duin bat izateko eskubidea
aitortzen dio mundu guztiari".
Gaztetxe gehienak idei honen arabera sortzen dira. Gaztetxeak gazteok leku itxi batean denbora pasatzeko sortzen dira, alternatiba moduan, inguratzen gaituen munduaz pixkatxo bat ahaztutzeko.
Baina alternatiba moduan sortzen den guztia gaizki ikusita dago. Horregatik ixten dira hainbeste Gaztetxe. Gaztetxeen itxiera hauen eragileak ez dute ikusten zer nolako laguntza eskaintzen dioten herriari eta are gehiago herriko jende gazteari. Egia da Gaztetxeak okupazioaren mugimenduko adar bat dela eta okupazioa ez dela oso legala, esaterako. Baina Euskal Herrian hainbeste gazte lotzen duen fenomenoa ez da hain txarra izango.
Azken finean, Gaztetxeak, denbora pasatzeko eta munduan gure lekutxoa izateko aukera baino ez da. Gu bezalako gazteekin egoteko lekua, gure iritzi eta ideologi berdineko gazteekin eztabaidatzeko lekua, gure gustoko eskulanak egiteko lekua eta gure gustuko filmak ikusteko lekua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: