Gazte Eguna

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-09-10 22:17

Sakana berri bat piztuko dute irailaren 12an, ostirala, Altsasun Gazte Egunarekin

Sakanako gazte independentisten oharra:

Kaixo eta ongi etorriak!

Jaso ezazue Sakanako gazteon hitza, aldarrikapenak eta salaketak, Nafarroako txoko honetatik iraultzaren suziria piztera goaz.

Urte dezente, hamarkadak... belaunaldiz belaunaldi bakoitzak berean; suziri honetan bere aportazioa utzi dute. Borrokaren ondorioz hainbat lorpen eta sari jaso izan ditugu Sakanan, herrietako gaztetxeak, intsumisioaren aztarnak edo eta jai herrikoi eta parte hartzaileen egonkortasuna...

Estatuaren estrategia errepresiboari aurre egitea ere; gaztez gazte landutako, ikasitako eta transmititutako lana eta beharra izan dugu bailara honetan. Txakurrez betetzen dizkigute kaleak, kontrolak, atxiloketak, kargak... Ez dute borroka grina itzali eta gu geuk antolakuntzan eta lanean jarraitzen dugu. Aipaturiko suziri horretan beraiek sartuko ditugu, gure herritik ahalik urrutien bidaltzeko; baita estrategia errepresibo hiltzaile hori forma eta aurpegia ematen dioen politikari faxista eta ustelak. Sanz, Jimenez, Barcina, Garrancho suziria itzali nahi digute... baina alferrik duzue... Berari lotuta gure herritik desalojatuak izango zarete...PIKUTARA!!

Pikutara zuek eta zuen inposaketa, zuen apartheid politika, zuen Abiadura Handiko Tren madarikatu hori...UTZI BAKEAN AMALURRA!!... eta gelditu.

Gelditu ere lan-munduan txertatu duzue prekarietatea eta terrorismo patronala; gelditu zuen eraikitzeko etengabeko nahia eta gosea...diru gosea Etxebizitza eskubideak bereganatu eta garatuko dugu!!!

...Eta suziriari sua emateko Bolognako araudi zapaltzailea erabiliko dugu euskal ikasleriak beharrezkoa duen Euskal Hezkuntza herritarra eta nazionala aldarrikatuz!!!

Badoa pixkanaka, pixkanaka argitzen etorkizunezko Euskal Gazte-herria, eta bertan PNV-NABAI-ren jarrera kolaborazionistak eta Espainiar zipaio-morroi izateak ez dauka lekurik.

Euskal Herriari prezio jarri diozue, zuen poltronen beroketak behar duena. Horixe bera... eta gainera Ezker Abertzalearen aurkako erasoetaz baliatuz ederki daramazue faxisten txakur-moko lehiala izatearen papera!!! zelako muturra...

Ez hurbildu... suzirira, berarekin joateko boletoak dauzkazue... onenean erre egingo zarete!!!

Animatu eta parte hartu Gazte Egunean.
Gora Sakanako gazteri errebeldea!!!

Egitaraua:

  • 11.00 - Plazatik                                       AHT STOP mendi martxa
  • 14:30 - Plazan Bazkari herrikoia (ikasleak musutruk)           Bologna soilik pastan, eskerrikasko
  • 17.30 - Futbolin erraldoia
  • 19:00 - Sokatira lehiaketa Sakanako Gazteen artean
  • 19:30 - MANIFESTAZIOA
  • 20:15 - Poteoa batukadarekin
  • 21:45 - Bokatada Gaztetxean
  • 23.00 - Kontzertua Gaztetxean
    Hell beer boys eta Akto Reflejo

Iturria: GazteSarea


Utzi iruzkina: