Garrazi irratiak webgunea berritu du

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-15 11:51

Garraxi irratia orain dela hamar urte sortutako Altsasuko irrati librea da. Irratia egiteko hainbat ekimen egin behar izan zituzten Gazte Asanbladakoek dirua lortzeko. Azkenean, Gaztetxearen beheko solairuan irratia sortu zuten.

Irrati librea sortuta, webgunea egitea ere erabaki zuten, baina orain dela asko berritzen ez zutela. Baina, aste honetatik aurrera www.sindominio.net/garraxi orrialdean garraxi irratian entzundako edukiak eta saioak ikusteko aukera izango da. Hortaz aparte, iritzia emateko eta web orrialdea hobetzeko proposamenak egin ahal izango dira ere.

Garraxi orain dela bi urte egun osoko programazioa eskaintzen du. Dena den, egunaren zati handienean musika entzuteko aukera dago, genero ezberdineko musika, alegia.

FMaren 101.9n La Hora Txorra eta Saltsa Berde zuzenean entzuteko aukera dago bai eta grabazioak berriz entzuteko edo etxean egindako saioak kaleratzeko. Garraxitik jakitera eman dutenez, “Altsasu eta inguruetako edozein pertsona edo kolektiboren proposamenak jasotzeko prest gaude”.



Utzi iruzkina: