Ez dezagun Tele5 ikusi!

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-07-21 16:46

Telecinco telebista-kateak bat egin zuen ekainaren 23an 'intelektual' talde batek Madrilen aurkeztutako Hizkuntza komunaren manifestuarekin. Talde horretan, besteak beste, Mario Vargas Llosa, Fernando Savater edo Álvaro Pombo daude.

Hizkuntza komunaren manifestu
honekin zera eskatu diote Espainiako Parlamentuari: araudi bat lantzeko, lurralde osoko hizkuntza ofiziala -eta bertako hiritarrek erabil dezaketen bakarra- gaztelania izan dadin.

Tele5 da manifestuarekin bat egin duen lehen telebista katea, eta gainera, manifestu horri babesa emateko bitarteko guztiak jartzeko asmoa erakutsi du.

Haiek manifestuarekin bat egiten badute, egin dezagun guk bat grebarekin: ez dezagun Tele5 ikusi!

Pasatu mezua!


Utzi iruzkina: