Euskara ofizialtasunik gabe

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-02 10:57

Euskararen Legeak 25 urte bete ditu. Baina ez dugu ezer ospatzeko Euskara ofizialtasunik gabe jarraitzen duelako, gehien bat Nafarroako Foru Erkidegoan.

Gainera, Altsasuko Udaletxeak Bai Euskarari ziurtagiritik atera dela jakinarazi du Altsasuko Euskal Herrian Euskaras (EHE). Kaleetatik jarritako kartelen bidez azaldu dute nola Nafarroa Baik ez du euskararen alde ezer egiten eta ziurtagiritik atera den, Altsasuko beste hainbat kolektibok sartzen diren bitartean euskara garatzeko eta normalkuntzarako bidean.

Horregatik, Euskal Herriarentzat Euskara inguruko Legedi bakarra eskatzen dute ofizialtasuna behin betiko izateko.

Nahiz eta Gaztetxearen inguruko berri bat ez izan, Altsasuko herri osoak jakin behar duen berri txar bat da. Izan ere, askok dira euskararen alde ikaragarrizko lana egiten duten taldeak, gero, Udaletxeak Bai Euskarari bezalako ziurtagiritik alde egiteko, herritarron nahia kontuan hartu gabe.


Utzi iruzkina: