Etxebizitza duina, gure modura
Konstituzio Espainiolaren 47. artikulua etxebizitza duinaz hitz egiten duen eskubidea dela badirudi eta horregatik Altsasuko kaleetatik 47 zenbakiarekin hainbat kartel jarri zituzten (eskerrik asko gaztea zure erantzunagatik eta beraz informazioagatik).
Beraz, nola zergatik ez da ospatzen konstituzio eguna gazte eskolak ospatuz eta gero Espainiar konstituzio bera erabiltzen da gure eskubideak aldarrikatzeko?
Egia da etxebizitzaren gaia Euskal Herrian arazo nahiko larria dela bestetan aipatu bezala, baina Euskal Herrian bestelako aipamenak erabili behar dira horren alde joateko. Adibidez, Giza Eskubideen
Aldarrikapen Unibertsalak etxebizitza duin bat izateko eskubidea aitortzen diola mundu osoari.
Dena dela, etxebizitza eta gazteen arteko harremana duen arazoa konpontzeko okupazioa irtenbide hoberena dela esatea geratzen den bakarra da, nahiz eta utopikoa iruditu eta konstituzio guztietan kontra agertu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: