Altsasuko Ferietako Programa Alternatiboa

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-10-14 12:39

Altsasuko Feriak izateko aste bat falta denean, Gaztetxeak antolatuko dituzten ekintzetako bati inguruko informazioa atera da. Urtero bezala, eta Altsasuko Festetan egiten duten moduan, Ferietan programa alternatibo bat egingo dute Altsasuko Peñekin batera.

Oraindik ez dute programa osoaren berri eman baina momentuz ostiralean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako kontzertua egongo da. Urriaren 19an, gaueko 11etatik aurrera "Orain da garaia!" ("Paremos el TAV!") lelopean Paisos Catalansetik etorritako Net Flanders rock taldea joko du eta ondoren Italiatik etorriko diren TALCO ska taldea.

Talde hauek independentzian sinesten dute eta musika borroka egiteko tresna bat dela diote.

Ez da lehenengo aldia TALCO talde veneziarra Altsasura etortzen dena. Maiatzan, Alde Zaharreko Euskal Jaien programaren barruan, Gaztetxean egon ziren arrakasta handiarekin.

Taldeen informazio gehiago izateko:
TALCO: http://www.myspace.com/talcopatchanka
Net Flanders: http://www.myspace.com/xnetflandersx






Utzi iruzkina: