Alemaniako zaporeak...Altsasun!
Irailaren 2tik, osteguna, 5era, igandea, Garagardo Azoka ospatuko da Zubeztia plazan jarriko den karpan, Foru plaza ondoan. Garagardo azokara hurbiltzen direnak garagardo eskaintza zabala aurkituko dute. Zapore eta jatorri ezberdinekoak: horiak, beltzak, garizkoak... Aurten, bi berritasun izango dira garagardo menu zabalean. Alkoholik gabekoa eta naparbier Nafarroan eginiko garagardoa. Karpan 19:00etan sartu eta bertatik mugitu gabe, garagardo pitxerra eskuen artean dagoela, afaltzeko aukera izango da. Urtero bezala, saltxitxak, txerri ukondoak eta zizka mizkarako patata minak izango dira. Afaltzeko menuak ere berrikuntzak jasan ditu eta Sakanako saltxitxak izango dira aurten. Eta ostiralean... 23:00etatik aurrera, Gaztetxean, ESTRICALLA (Hadcore Kantabria, Aragoi eta Euskal Herria) eta LEIHOTIKAN (Hardcore Euskal Herria) taldeen kontzertuak izango dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: