Alaskatik Altsasuko Gaztetxera

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2009-08-13 20:15

THE REAL McKENZIES Vancouverko punk-folk taldea Altsasuko Gaztetxean izango da abuztuaren 22an, larunbata, 20:00etatik aurrera.

The Real McKenzies 1992an hasi zen eszenatokiak astintzen inoiz entzundako eskoziako folk tradizionala eta punk bizkor eta melodikoa era miragarrian batzen. Eskozioako erroak dituztela argi geratu dadin, kiltak jantzita agertzen ohi dira kontzertuetan taldeko kideek, ikuskizun zalapartari eta dibertigarria eskainiz. Mundu osotik kontzertuak eman ondore, eta punk-rock talde hoberenetarikoekin eszenatokia partekatu ondoren, Altsasura iritsiko dira, Euskal Herrian egingo duten kontzertu bakarra emateko.

Hala ere, The Real McKenzies ez da bakarrik egongo datorren larunbatean. Talde alaskarrarekin batera euskal herriko bi punk talde egongo dira: AURKA, Lasarte-Orioko taldea; eta NEALTA FOLA, Aretxabaletako street punk taldea. Bi taldeek atera berri dute diska.

The Real Mckenzies bideoa



Utzi iruzkina: