AHT gelditzera goaz!

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-14 15:13

Askotariko ekimenak izan dira arazo hau gelditzeko baina politikoen erantzuna kontrakoa izaten ari da behin eta berriro, edo hobe esando, beste aldera begiratzen dute AHTk ekarri ditzaken arazoak ikusi nahi ez dituztelako. Herriak zatitu, mendiak apurtu, ingurugiroa zikindu... baina halere proiektuarekin aurrera jarraitzen dute.

Abiadura Handiko Trena behin betiko gelditzen ahalegintzeko, gaur, abenduak 14, Euskal Herriko Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak mobilizazioak deitu dituzte herrietan. Bihar, Arrasateko herriko plazatik 5etan aterako da Manifestazio Nazionala AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta.

Herrietan hilabete zehar jarritako informazio panelen ondorioz badakigu zehazki zer egin nahi duten gure mendi eta zelaiekin, beraz, jarrai dezagun AHTri ez esaten, gelditu arte.

Aurkezpen bideoa ikusteko: http://es.youtube.com/watch?v=8WYU3Im23vI.


Utzi iruzkina: