Blog ehizan

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-10-12 02:47

www.aurki.com-en blog batzuk ikusi ditut eta hauen iritzia ematea nahiko nuke:

BilboIrratia: Bloga oso landua dagoela iruditu zait, originala, eta jendeen komentarioak ez eduki arren, nire ustez gaia interesgarria da eta blogaren formatua nahiko ondo dago.

Telezaborra: Blog hau aurrekoa baino gehiago gustatu zaidala esan behar dut, landuagoa dagoela ikusi dut, eta gaiak erabat dibertigarri iruditu zaizkit, adibidez “aquí hay tomate”-z hitz egiten duenean.

Gizakom: Hemen, desberdin antolatuta dago guztia, kolore desberdinez osatua (iluneegiak nire ustez),loturaz beterik (oso interesgarria iruditzen zaidana), eta artxiboak hilabete/urteen arabera sailkatuta, bestalde, artikuluak nahiko luzeak izaten dira, eta batzuetan argazkiak eta guzti egoten dira, azken hau irakurlearen arreta deitzeko modukoa da, hau da, argazkiez beteriko artikulu bat ni ustez behintzat, gehiago erakartzen zaitu argazkirik gabekoa baino, segur aski argazkiak “zerbait” adieraziko dizulako.

IngelesenHilerria: Hemen esan daiteke jendeak bere iritzia ematen duela sarritan, eta nahiko iritzi onak (positiboak) idazten dituztela badirudi, salbuespenak kontutan hartu barik. Bestalde, gai desberdinei buruzko artikuluak jartzen ditu; hala ere, argazkiak falta ditut, baina gutxienez lotura dezente daudela esan beharra dago,eta hori bere alde jokatzen du.

BagaBiga: Irakurri dudan azkenengo bloga honako hau da, eta gehien atsegin zaidana dela esan dezaket.  Batzuetan pertsonai famatuak esan dituzten esaldiak agertzen dira, beste batzuetan poesia, historio edo abesti moduko bat idazten du, hiztegi “xelebre” bat... Ez dakit, beharbada erakarri egin dit duen


Utzi iruzkina: