Pablo Laso beste bi urte Donostiako Bruesa GBC-n
Bruesa
Gipuzkoa Basketek gaur jakinarazi duenez, Pablo Lasok (Gasteiz)
segituko du lehen taldeko entrenatzaile izaten hurrengo bi
debnboraldietan. Iaz heldu zen Laso Donostiako klubera, taldea
Espainiako LEB1 Ligan zela. ACBra igotzea lortu zuten eta aurten,
berriz, mailari eustea. Helburu horixe zuen.
Datorren larunbatean jokatuko dute azkeneko jardunaldia, Malagan (Espainia), eta hamabigarren postuan buka dezake Bruesak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: