maldizio betikoa, gabriel arestiren olerkia
Zuei,
Barcelonako euskaldun
unibersidade-mutilok,
egian dioxuet,
zuen artetik batek
baldin eta esplotacen badu,
hemendik hamar edo hiru urtera,
beraren anaia
obrero
edo kontadorea,
hori
zuen arteko
hori,
nire maldiziorik borobilenarekin
hornituko dudala,
sipula-sipulorum,
mundu honetako
puta
semerik
semeena
bezala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: