Maitagarbiren botere galdua
[caption id="attachment_459" align="alignnone" width="688"] Maitagarbi berde ekologikoa.[/caption] Bazen behin Maitagarbi izeneko maitagarri bat. Maitagarbi guk ezagutzen ez dugun planeta batean bizi zen, “Betigarbi” planetan. Bere herria txikia zen, lasaia eta oso garbia. Zuhaitzez inguratuta zegoen eta bertan bizi ziren maitagarri guztiak asko saiatzen ziren garbia mantentzen eta landareak zaintzen. Maitagarbi egunero ikastolara joaten zen. Han ikasi zuen beste planeta batzuk zeudela eta urte batean udako oporrak iristean beste planeta bat ezagutzea pentsatu zuen. Ikasle ona zen Maitagarbi, inoiz ez zuen piperrik egiten eta asko ikasi nahi zuen. Beste planeta batean agian gehiago ikasiko zuela uste zuen eta horregatik ere alde egitea erabaki zuen. Goiz batean abiatu zen, hegan, beste planeta bat exploratzera. Grabitatearengatik asko kostatu zitzaion baina azkenean iritsi egin zen. Asko saiatu zen baina ez zuen planeta horren izena arkitu. Hori bai segituan konturatu zen planeta hori oso zikina zegoela: kaleak jendeak lurrera botatako gauzaz beteta zeuden; plastikoak toki guztietan; poteak lurreko bazter guztietan; janari ustela; paretetan jendeak idatzitako txorakeriaz beteta; ibaiak zaborrez beteta zeuden; haize kutsatua, etabar. Zikinkeri guzti hori ikusita Maitagarbi triste jarri zen eta garbitzea pentsatu zuen. Maitagarri guztiek bezala, Maitagarbik botereak zituen. Berak eraztun batean gortzen zuen bere boterea. Botere hau erabiliz erratz bat sortu zuen eta garbitzen hasi zen. Hor zegoen “tra la ri tra la ra” kantatzen eta garbitzen, geratu gabe. Halako batean, parkea garbitzen ari zela erratza desagertu zitzaion. Eta orduan konturatu zen bere botereak galdu zituela. Triste eta atsekabetuta geratu zen. Nola berreskuratuko dut nire eraztuna? –pentsatu zuen Maitagarbik. Atzera egitea erabaki zuen, egindako bidea errepikatuz, baina ez zuen begiratu zakarrontzietan. Momentu horretan gazte bat patata poltsa bat zakarrontzira botatzera zihoala ikusi zuen bertan zerbait disdiratsua zegoela eta hartu egin zuen. Maitagarbi konturatu zen gazte hori bere eraztuna hartzen ari zela eta korrika joan zen bere eraztunaren bila. Gaztearengana iritsi zen eta kaixo esan zion. Gaztea harrituta geratu zen ez zuelako inor ikusten inguruan. Maitagarbik lurretik esan zion: ni naiz, hemen nago. Orduan, gaztea konturatu zen hitzegiten zegoena maitagarri txiki bat zela. Maitagarbik eskatu zion sekretua gordetzeko. Gero bere eraztuna bueltatzeko eskatu zion, baina gazteak esan zion oso polita zela eta ez zuela bueltatu nahi, berarentzat gorde nahi zuela. Maitagarbik esan zion nahi bazuen bere boterearekin horrelako eraztun bat egingo ziola, berdin berdina. Baina baita ere esan zion eraztunak bakarrik balio zuela erratz handi bat sortzeko eta beste planetakideei garbitzen erakusteko. Gaztea ados zegoen. Azkenean biak lagunak izan ziren, bere mundua garbia mantendu zuten eta horrela konturatu ziren hobeto bizi zirela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: