Baso alaia
Aitzin aitzinean … Bazen baserri zahar batean, Sorgin Zikin izeneko sorgin bat bizi zen. Zatarra, arratoi hil bat bezain itsusia, zikina …
Eta bazen baso ilun eta usteldu batean, erraldoi basatia, herensugea bezain indartsua …
Baso alaitsu eta polit batean ipotxak eta Argitxo bizi ziren. Argitxo Einstein bezain argia ,eta ipotxak inurria bezain txikiak ziren.
Egun batean Argitxo Erraldoiarengana joan zen, eta hau esan zion :
-Erraldoi jauna ,zure baso ustela gure baso alaia jaten ari da. Eskatu nahi nizuke zure basoa ere alaia bihurtzea.
Eta horrela erantzun zion :
-Ezta pentsatu ere, ez horixe niri nire basoa gustatzen zait. Ulertu duzu mikrobio?
-Baina ,jauna, mesedez ! Bestela gure basoa ere usteldu egingo da – Erregutu zion Argitxok.
Beraz, Argitxo eta ipotxak Sorgin Zikin sorginarengana edabe eske joan ziren eta horrela eskatu zion Argitxok:
-Kaixo, Sorgin Zikin Erraldoiaren basoa alaia bihurtzeko edabe bat behar dut mesedez !!!!
-Ez, ezta pentsatu ere, ez horixe ez zaizkit baso alaiak gustatzen eta orain ospa mikrobioak !!!!!! -Erantzun zuen Sorgin Zikinek.
Beraz bakarrik moldatu behar izan ziren.
Bitartean … Sorgin Zikin basoa ustelagoa bihurtzeko edabe bat egiten ari zen .
Baina Argitxo eta ipotxak lehenago iritsi zirenean, baso alaia zegoenez hil egin ziren.
AMAIERA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: