Axke Herria

No profile photo Pinginoak eta Marmorkak | 2015-10-01 20:45

chess-board-rules-chess_00418821jpg-awesome   Baziren behin herri txiki, xume eta polit batean bi lagun talde. Oso jatorrak ziren bi taldeak. Batek BEL izena zuen (beltzak), beste taldean ZUR deitzen ziren (zuriak). Bi talde hauetan baziren jende oso ezberdinak: altuak, baxuak, lodiak, argalak, motelak, azkarrak, alaiagoak, tristeagoak, aberatsagoak, pobreagoak… Bakoitzak bere gustuak zituen eta bere modua gauzak egiteko. Horren ondorioz ikaragarri kostatzen zitzaien ados jartzea, esan dudan moduan ez zeudelako berdinak ziren bi. Jolasteko garaian beti bazen bateren bat ados ez zegoena. Baxuak zirenak altuen jokoa zelako, altuak zirenak baxuen jokoa zelako. Eta horregatik herri biltzarra egitea erabaki zuten ilargi beteko gau eder batean. Biltzar horretan erabaki zuten bi taldeak disfrutatzeko joko dibertigarri bat asmatu behar zutela, borrokarik ez edukitzeko. Bazekiten oso zaila izan behar zuela baina saiatu egin ziren: bakarka ala taldeka? Korrika ala oinez? Baloiarekin edo gabe? zein kolorekoa izango da lurra? ... Bi taldeetako jende guztiak zituen mila galdera egiteko, baina inor ez erantzunak eskuratzeko. Berehalaxe, galderarik egin ez zuen isil baxu bat, mahaira justu–justu iristen zena, hasi zen galdera guztiak jarraian erantzuten.

  • Lurra zein kolore? Erraza! Lauki zuriekin eta lauki beltzekin. Taldetan edo bakarrik? Errazagoa! taldetan! Jadanik bi taldeak eginda daude. Oinez ala korrika? Ez hain erraza! Baina denei ondo iruditzen bazaizue pentsatzeko joku izan daiteke. Baloiarekin ala gabe? Batzuei nahiko zaila egiten zaie baloi atzetik ibiltzea, beraz, baloirik gabe! Eta gainera zirragarriagoa egiteko, galtzen dena kanporatuta geratuko da, ondo deritzozue?
Ondo iruditu zitzaien denei. Beraz, aurrera egitea erabaki zuten. Toki egoki bat aurkitu eta lanean hasi ziren. Lehenengo urratsa lurra kendu, bigarrena egurra jarri, hirugarrena zuri eta beltza margotu, laugarrena langileak eguzkia hartzen zuten bitartean margoa lehortu. Gauza guztiak prest zeudenean tokiak zozketatu zituzten. Talde bakoitza alde batean jarri zen, parez pare eta bi ilaratan antolatuta. Baxu guztiak aurrean zeuden. Beraiek pausu bat bakarrik emango dute, baina hasieran bi emateko aukera zuten. Atzeko lerroan Errege eta Erregeen zerbitzariak (altuak) zeuden. Bata lauki beltzean kokatzen da, eta bestea zurian, beltzekoak bakarrik beltzetik ahal zuen egin diagonala eta zuriak zuritik. Gainera gazteluak zeuden. Hauek aurrera, atzera eta alboetara mugitzen ziren zuzen. Erreginak ere baziren. Hauek norabide guztietan mugitzeko aukera zuten, nahi adina. Erregeak berdin, baina lauki bakar batean. Uuuufffff!! Tira ba, asmatu zuten zailena. Jarraian jolasean hasi ziren: batzuk kanporatu, beste batzuk pentsatu, beste batzuk mugitu.... denetarik eduki zuten. Hura zirrara, azkenean lortu zuten denek partehartzeko jolas polit bat asmatzea! Egunero–egunero joko berbera nahi zuten, ezinezkoa zen beraiek geldiaraztea. Ez zioten jolasteari uzten, bazkaltzeko, afaltzeko eta lo egiteko izan ezik. Azkenean oso harro zeuden euren buruarekin. Asko gustatu zitzaien beraien.... , beno hobeto esanda lagun txikitxu horren ideia, jadanik bazekiten elkarren artean edozer egiteko gauza zirela. Herriak, ospatzeko aspalditik egindako festa dibertigarriena antolatu zuten. Bost egunetan denetatik egon zen: musika, dantza, umorea, janaria, parranda... eta noski! jolas asko... eta dena elkarrekin: altuak, baxuak, lodiak, argalak, motelak, azkarrak, alaiagoak, tristeagoak, aberatsagoak, pobreagoak… Asmatutako jokoaren omenez herriari izena aldatzea erabaki zuten: Ordutik XAKE izena izan zen, euren jolas gogokoena bezala. Handik aurrera gauza bat ikasi zuten: elkarrekin baita ozeanoa arnasarik hartu gabe igerian pasatzeko gai zirela.   AMAIERA


Utzi iruzkina: