Anjel Lertxundiren oparitxoa

No profile photo Pinginoak eta Marmorkak | 2014-02-08 23:34

Aste batzuk pasa badira ere, merezi du gure hizkuntzak duen maisu handienetako baten hausnarketak. Azpian lerron azpian duzue: Berria, 2013-12-27 / Hitz beste "Olentzerok daki" /Anjel Lertxundi Franco hil berritan, politikariek gustukoa zuten erakundeen garrantzia azpimarratzea. Erakundeek bertebratzen omen gaituzte (horra orduko diskurtsoetako beste giltza bat: bertebrazioa), erakundeek saretzen gure izaera soziala. Eta erakundeen defentsan irteten ginen kalera, frankismoak kendu zigun gure izaera eskuratu behar genuen eta sasoi berrietara egokitu. 'Egun seinaluotan' ere agintariek ez dute erakundeak aipatu gabeko diskurtsorik. Baina diskurtso horietako erakundeen artean ez da agertzen Olentzerok opari ekarri didan Saussure hizkuntzalariaren aipamenekoa: «Komunitate batek hizkuntza du erakunde nagusi». Hizkuntzak komunitate gisako kohesioa ematen digu, etxean sentiarazten gaituen eraikina da. Bertan gaude, bertan gara. Hizkuntzaren dekadentziarekin, aldiz, komunitatearena dator. Eta, demagun, futbol-talde bat ere erakundeago —etxeago— sentitzen hasten gara hizkuntza baino. Olentzerok bai jakin! Dagokion webgunea ikusteko klikatu lotura.


Utzi iruzkina: